2024ko ekainak 27

Baditugu jaietako kartelak

Foto noticia

2023ko Antsoaingo jaietako kartelen lehiaketako epaimahaiak aukeratutako bost kartelen bozketa amaituta, jakinarazten dizuegu  Maximiliano Ezequiel Cosatti Espindolaren  “Sigue al rebaño- Jarraitu artaldeari” izan dela kartel irabazlea helduen modalitatean, botoen % 31 eskuratuta.

Kartelean, irudiaren erdian, Konpartsaren erraldoi bat agertzen da, jaietan artalde alaia gidatzen duen artzain gisa. Antsoaingo armarriaren kolore urdina da nagusi diseinuan, garbia, atsegina eta oso alaia den ilustrazio honetan.

Haur modalitateko irabazlea Elisabeth Lazaro Soto izan da, “Antsoain alai”  izeneko kartelarekin, eta lehen lokalaren sariaren irabazlea Martín Iturralde Barquero, “Txispunnn” izanburuarekin.

Helduen modalitateko bost kartel finalistak aukeratu dituen epaimahaia Iratxe Esparza Perticak eta Josetxo Aldunatek, biak diseinatzaile grafikoak eta Carlos Jimenezek, Antsoaingo Udaleko Kultur Zinegotzia, osatu dute

Helduen modalitateko kartel irabazleak 400 euroko saria jasoko du, lehen bizilagunaren irabazleak 200 euro jasoko ditu eta haurren modalitateko irabazleak 125 euroko erosketa-txartela, Antsoaingo dendetan trukatzeko.

Eskerrik asko lanak aurkeztu dituztenei eta zuen botoarekin parte hartu duzuen guztiei

Sigue al rebaño                                 Txispunnn                                      Antsoain alai      

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Euskarari bultzada Antsoainen

Euskarari bultzada Antsoainen

Joan den larunbat goizean 40 pertsona bildu ziren Antsoaingo Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, irakurketa partekatu baten bidez euskararen alde egiteko. Guztira bi ordu iraun...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba