Euskarak bere plana izanen du Antsoainen
Antsoaingo Udalak 2026-2030 Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua abiarazi du. Tresna horren bidez, datozen urteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko no...
Martxoaren 20an Antsoaingo Udalak jardunaldi informatibo bat egin zuen, 2024-2030 Plan Estrategikoa prestatzeko prozesu parte-hartzailearen markoan. Jardunaldiaren ardatza beheko solairuan kokatutako etxebizitzen erregulazioa izan zen.
Ekitaldiak herritarrak eta profesionalak bildu zituen, aipatutako arazoari modu jasangarri eta ekitatiboan heltzeko modurik egokiena bilatzeko asmoarekin, aldi berean etxebizitza horien prekarietatea eta espazio publikoaren merkantilizazioa saihestuz.
Jardunaldian beheko solairuetako etxebizitzen egungo egoera aztertu zen, eta bizitegi-erabileraren eta tokiko merkataritzaren babesaren arteko oreka bermatuko duen esparru juridiko argi bat ezartzeko beharra azpimarratu zen. Era berean, beste gai batzuk ere landu ziren, hala nola etxebizitzen gutxieneko azalera, aparkatzeko baldintzak eta intereseko hiri-espazioak babestearen garrantzia.
Udalak herritarren esku-hartzearen garrantzia nabarmendu zuen, jarrera bateratu bat zehaztu eta arazo posibleei aurrea hartzeko. Jardunaldira bertaratu ziren pertsonek haien iritziak eta proposamenak partekatu ahal izan zituzten, etorkizuneko udal-politiken diseinuan parte hartuz.
Informazio gehiago nahi izanez gero edo eztabaidarekin bat egin nahi izatekotan, antsoain2030@ansoain.eshelbidearen bidez harremanetan jartzeko aukera dago, edo bestela, prozesu parte-hartzaileari eskainitako espaziora jo daiteke, udalaren webgunean.
Antsoaingo Udalak 2026-2030 Euskararen Plan Estrategikoa lantzeko prozesua abiarazi du. Tresna horren bidez, datozen urteetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko no...
Antsoaingo Udalak "Adimen artifiziala zure negozioaren kudeaketa eta komunikazioa hobetzeko" prestakuntza-zikloa amaitu du. Ekimena herriko merkataritzari zuzenduta dago eta m...
Antsoainen eginen da martxoaren 20tik 28ra KomikiBoom jaialdiaren zazpigarren edizioa. Jaialdiak berriro ere komikiaren, fanzinearen eta autoedizioaren munduko sortzaileak eta...