
Itxaso Razquin Ciaurrizen kartela izanen da Antsoaingo jaietako irudia
“Suziriak jotzen duenean, dena hasten da / Cuando el cohete suena, todo empieza” izenburupean, Itxaso Razquin Ciaurriz Antsoaingo bizilagunaren kartela irabazle suertatu d...
Antsoaingo Udalak herriko leku kritikoen gaineko azterlan bat enkargatu du, esparru publikoan segurtasunik eza era- giten duten lekuak, elementuak edo faktoreak identifikatu eta zehazteko eta, horrekin batera, emakumeendako herri seguru eta atsegina lortzeko proposamenak lantzeko.
Emagin elkarteak zuzendurik, azterlanak leku horietan esku hartzeko proposamen zehatzak ekarriko ditu, bai eta epe luzerako proposamen orokorrak ere. Halaber, ikusgaitasun handiagoa eman nahi zaio egoera bidegabe horri eta banakako zein taldekako prozesu bat sustatu, emakumeak aldaketa politiko eta sozialerako eragile izan daitezen.
Saio irekiak urrian eta azaroan
Prozesu parte-hartzailean 3 saio eginen dira urriaren 15ean eta 22an, eta azaroaren 4an. Lehenbizikoan, gaiaren inguruko sentsibilizazioa eginen da (segurtasunean/segurtasun gabezian oinarritutako adierazleen eraikuntza eta lehen identifikazioak: lekuak, giroak, sozialak); bigarren saioan leku kritikoak identifikatuko dira (lehen mapa-lana leku kritikoak identifikatzeko), eta hirugarrenean, berriz, proposamenak landuko dira.
“Suziriak jotzen duenean, dena hasten da / Cuando el cohete suena, todo empieza” izenburupean, Itxaso Razquin Ciaurriz Antsoaingo bizilagunaren kartela irabazle suertatu d...
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
193.031 euroko superabita eta ia 1,6 milioi euroko soberakina izanik, udalerriak oinarriak ezarri ditu joan den astean aurkeztutako Plan estrategikoa garatzeko. Azteazkena eg...