
Itxaso Razquin Ciaurrizen kartela izanen da Antsoaingo jaietako irudia
“Suziriak jotzen duenean, dena hasten da / Cuando el cohete suena, todo empieza” izenburupean, Itxaso Razquin Ciaurriz Antsoaingo bizilagunaren kartela irabazle suertatu d...
Antsoaingo Udalak, Euskara Zerbitzuaren bidez, Euskararen Udaberria ospatzeko programazio berezia prestatu du. Aurten ekimena Euskaraldiarekin batera gauzatuko da, euskararen eguneroko erabilera sustatzen duen mugimendua.
Apirilaren 28tik maiatzaren 25era kultura, jolasa eta parte-hartze kolektiboa ardatz izanen dituzten hainbat jarduera eskainiko dira, euskararen erabilera bultzatzeko eta euskaraz gozatzeko helburuarekin.
Ekimenari hasiera emateko, apirilaren 28an Iñigo Larramendik (Nabarralde) eta Marta Diez Napalek(Antsoaingo Udala) “Sorgin ehiza Nafarroan” erakusketa inauguratuko dute, Nafarroako sorgin ehizaren historia aztertzen duen proposamena. Erakusketa maiatzaren 15era arte ikusgai egonen da Idakiko hallean.
Hurrengo egunean, apirilaren 29an, Xabi Lasa idazleak “Ura ez da beti gardena” liburua aurkeztuko du udal liburutegian.
Apirilaren 30ean etxeko txikientzat “Sustraietatik Zerura” ipuin kontaketa eskainiko da, Birjine Albiraren eskutik. Horrez gain, maiatzaren 6an Asisko Urmenetak “Sorgin ehizaren mendeurrena 1525-2025” hitzaldia emanen du Txoko Gorrin, gertakari ilun horren 500 urteak aztertuz.
Musikak eta tradizioak ere euren lekua izanen dute. Maiatzaren 9an bertso-afari bat eskainiko da Saioa Alkaiza, Julio Soto eta Sarai Robles bertsolariekin. Afariak 15 euroko balioa du eta izena emateko 012 zenbakira deitu behar da.
Maiatzaren 10ean Euskararen Eguna ospatuko da eta kaleak jarduera ugarirekin beteko dira, besteak beste:kalejirak, dantzak, bazkari herrikoia eta Trikiteenstaldearen kontzertua. Bazkaria autokudeatua da, baina 012 zenbakian izena eman behar da tokia hartzeko.
Maiatzaren 13an Amaia Nausiak hitzaldi bat eskainiko du Txoko Gorrin, “Sorginak, nor ziren?” izenburupean. Hurrengo egunean Amaia Elizagoien ipuin kontalariaren emanaldia izanen da liburutegian eta hilaren 20an zineforum bat eginen da Iñaki Alforjaren “Botilen hilerria” film laburra ikusi ondoren.
Hilabetea ixteko, maiatzaren 22an, Xabi eta Aitor SU TA GAR taldeko kideek kontzertu akustiko bat eskainiko dute herriko antzokian, ezinbesteko hitzordua zuzeneko musika maite dutenentzat. Sarrerak 5 euro balio du eta online erosteko aukera dago ansoain.es webgunean.
Laburbilduz, adin guztiak kontuan izanik diseinatutakoprograma da eta euskararen erabilera sustatzea du helburu, ingurugiro ludiko eta parte-hartzaile batean, Antsoaingo eguneroko bizitzan euskararen presentzia indartuz.
“Suziriak jotzen duenean, dena hasten da / Cuando el cohete suena, todo empieza” izenburupean, Itxaso Razquin Ciaurriz Antsoaingo bizilagunaren kartela irabazle suertatu d...
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
193.031 euroko superabita eta ia 1,6 milioi euroko soberakina izanik, udalerriak oinarriak ezarri ditu joan den astean aurkeztutako Plan estrategikoa garatzeko. Azteazkena eg...