
Antsoainek omenaldi hunkigarria egin die bere merkatariei
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
Astelehen goizean, Antsoainen ere argindarraren itzalaldi orokorra gertatu zuen, eta ia egun osoan zehar udalerri guztiari eragin zion.
Egoera horren aurrean, Udalak berehala aktibatu zuen gertakariari aurre egiteko protokoloa. Lehen neurri gisa, 14:00etan udal alorretako arduradunekin premiazko bilera bat antolatu zuen, aurreneko azterketa bat egiteko eta lehentasunezkotzat jotzen diren zerbitzuen beharrak aurreikusteko: osasun-zentroa, eguneko zentro komunitarioak, ikastetxea, haur-eskola, administrazioa eta kirol-instalazioak.
Gorabeherak iraun zuen bitartean, Udala irekita mantendu zen, herritarren beharrei erantzutea bermatuz.
Arratsaldean zehar, hornidura elektrikoa apurka-apurka berrezarri zen. 16:20ak aldera, Udalak energia elektrikoa berreskuratu zuen eta, horri esker, pixkanaka ohiko lanari ekin ahal izan zion. Momentu horretatik aurrera, argindarra gradualki udalerriko eremu guztietara iristen joan zen, eta 22:00etan Udaltzaingoak normaltasuna erabat berrezarri zela baieztatu zuen.
Hasiera batean kirol-instalazioak itxi egin ziren, baina 17:00ak aldera, hornidura elektrikoa berrezarri zenean, instalazioak berriz ireki ziren eta ohiko jarduerei ekin zitzaien.
Ikastetxeak eta haur-eskolak normaltasunez funtzionatu zuten. Liburutegiak arratsalde osoa itxita eman zuen.
Horrez gain, udalak osasun-zentroa eta saltoki batzuk ixten lagundu zuen, ixteko ordua heldu zenean argindarra ez baitzen oraindik itzuli.
Jantoki kolektiboaren zerbitzua zabalik egon zen, eta bertaratu ezin izan ziren pertsonei janaria etxera eraman zitzaien. Kasuren batean, etxera joateko arazoak zituzten pertsonek laguntza jaso zuten.
Udaltzainak, udal-langile eta pertsona partikular batzuekin batera, adinekoei etxebizitzetara igotzen eta handik jaisten laguntzen aritu ziren egun osoan zehar. Era berean, igogailu partikularretan itxita geratu ziren hainbat pertsona laguntzeko premiaz jardun behar izan zuten.
Egun guztian zehar, polizia zerbitzuak saltokietatik txandak egin zituen haien beharrak ezagutzeko eta ahal zen neurrian lagundu ahal izateko.
Udalak bere langileen lana eta herritarren laguntza eskertu eta nabarmendu nahi ditu.
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
193.031 euroko superabita eta ia 1,6 milioi euroko soberakina izanik, udalerriak oinarriak ezarri ditu joan den astean aurkeztutako Plan estrategikoa garatzeko. Azteazkena eg...
Antsoaingo herri zaharrean bizi diren 25 pertsonek arrisku handiagoa dute, herrigunearen ezaugarriak eta egoera direla-eta, baso-sute baten ondorioak jasateko, duela 2 urte Ez...