
Itxaso Razquin Ciaurrizen kartela izanen da Antsoaingo jaietako irudia
“Suziriak jotzen duenean, dena hasten da / Cuando el cohete suena, todo empieza” izenburupean, Itxaso Razquin Ciaurriz Antsoaingo bizilagunaren kartela irabazle suertatu d...
Iruñeko Bihatz aretoak eta Antsoaingo Mendi Eskola Klubak antolatuta, Antsoaingo Udalaren laguntzarekin, larunbat honetan, otsailaren 24an, Soka&Block eskalada ekitaldiari hasiera emango zaio zailtasun-proba edo soka bidezko eskaladarekin.
Sub 10, sub 12, sub 14 eta sub 16 kategoriak goizeko bederatzietatik aurrera lehiatuko dira Bihatz aretoan, eta kategoria absolutuek eta beteranoek, berriz, arratsaldeko lauetatik aurrera egingo dute Idakiko udal rokodromoan, Antsoainen.
Finalak 20:00etan hasiko dira eta kategoria bakoitzeko sei kirolarik parte hartuko dute.
Guztira 150 eskalatzailek eman dute izena lehiaketan eta, ondorioz, Nafarroako ezagunena da eskaladaren munduan. Ekitaldira ikusle bezala bertaratzeko sarrera doakoa da.
Soka&Block lehiaketaren bigarren eta azken proba, oraingoan bloke modalitatean, martxoaren 23an izango da Bihatz aretoan. Bertan 300 eskalatzaile baino gehiagok parte hartzea espero da.
Soka- eta bloke-probaren artean puntuaziorik altuena lortu duten kirolariek irabaziko dute txapela.
“Suziriak jotzen duenean, dena hasten da / Cuando el cohete suena, todo empieza” izenburupean, Itxaso Razquin Ciaurriz Antsoaingo bizilagunaren kartela irabazle suertatu d...
Antsoaingo Udalak herriko hiru establezimenduen lana, ibilbidea eta ekintzailetza aintzatetsi ditu Antsoaingo merkataritzaren erakusle gisa Segura fruta- denda, Antxe taberna...
193.031 euroko superabita eta ia 1,6 milioi euroko soberakina izanik, udalerriak oinarriak ezarri ditu joan den astean aurkeztutako Plan estrategikoa garatzeko. Azteazkena eg...