Antsoainek bere literatur lehiaketen deialdia egin du
Haurrena, gazteena eta kontakizun laburrak dira Antsoaingo Udalak urtero antolatzen dituen literatur lehiaketak. Horientzat guztientzat, ekainaren 25a da originalak entregatz...
1528 pertsonak parte hartu dute Antsoaingo 2023ko Aurrekontu Parte-hartzailerako proposamenen aukeraketan.
Urte guztietako parte-hartze maila altuena izanik, bigarren proposamena izan da irabazlea, “Udal pilotalekuko rokodromoa handitzea”, 763 botorekin; bigarrenik, “Futbol zelaiko harmailaren estalkia”, 533rekin; eta hirugarrenik, “Bizigune” proposamena, bizikletak garbitu eta konpontzeko gunea, 232 botorekin.
Bozketa azaroaren 27tik abenduaren 10era bitartean egin da.
Horrela, prozesua fase berri batean sartuko da, eta hautatutako proiektua abian jarriko da, 2024an gauzatuko dena. Aurkeztutako proposamenaren arabera, rokodromoa handitzeko proiektuaren helburua “pertsona gehiagori eskaladarako sarbidea erraztea, boulder diziplina egin ahal izatea eta hastapenerako egokiago den rokodromoa eraikitzea da”.
Parte hartze handi horren aurrean, Antsoaingo Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu herritar guztiei parte hartzeagatik eta, bereziki, proposamenetan lan egin duten taldeek eta pertsonek egindako lanagatik.
Haurrena, gazteena eta kontakizun laburrak dira Antsoaingo Udalak urtero antolatzen dituen literatur lehiaketak. Horientzat guztientzat, ekainaren 25a da originalak entregatz...
Antsoaingo Udalak 2023-2026 legealdian Udaltzaingoak izan duen egoerari buruzko barne-azterketa bat aurkeztu du udal batzordean, zerbitzuaren egungo egoera eragin duten antola...
Ekimenaren aurkezpena Idakin egin zen, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldien barruan Antsoaingo U...