2024ko urriak 29

Udalak larrialdietarako laguntza-saila Palestinako osasun-proiektu batera zuzenduko du

Foto noticia

Aurten, Udalak larrialdietarako aurrekontuetan sartu zituen 5000 euroak Al-Mazrah Sharqa ospitaleko (Ramallah ipar-mendebaldean kokatutako herria, Zisjordanian) sarbidea eta osasun-zerbitzuen kalitatea hobetzeko proiektu batera bideratuko dira.

Eremu horretako biztanleriak bizi duen egoera latzak, Israelen eraso jarraituekin, 30.000 hildako baino gehiagorekin, milaka desplazatu eta ehunka eraikin eraitsiekin (ospitaleak eta eskolak barne), udala partida osoa proiektu bakar batera zuzentzera bultzatu du.

Yoslocuento.org GKEak HWC tokiko erakundearen izenean aurkeztu zuen proposamena. Erakunde horrek Zisjordaniako pazienteen %15 artatzen ditu, inguru osoan zehar banatutako hamazazpi osasun-zentroren eta kliniken bidez.

Proiektuaren helburua herritar horientzako kalitatezko osasun-zerbitzuetarako sarbidea hobetzea da. Horretarako, elektrokardiogramak egiteko eta bihotzeko akatsak detektatzeko makina bat eta hortz-unitate mugikor bat eskuratu nahi dira. Lehenengoa hilean 10.000 pertsona doan artatzen dituen ospitale batean instalatuko da eta bigarrenak, aldiz, Ramallah barrutiko eremu baztertu eta urrunetan bizi diren herritarrek hortzak zaintzeko arreta jasotzea ahalbidetuko du.

Aurrekontua, guztira, 12000 eurokoa da, eta Antsoaingo Udalak (diru gehien ematen duen entitatea), Berriozarko Udalak, yoslocuento.org-ek, HelpNak eta Kataluniako suhiltzaileek ordainduko dute.

Y os lo cuento irabazi-asmorik gabeko garapen lankidetzako elkarte bat da, hainbat herrialdetako proiektuetan parte-hartzen duena. Laguntza eskaini nahi badiezu, dohaintza bat egin dezakezu haien webgunean: https://yoslocuento.org/colabora/.

Lankidetza

Larrialdietarako laguntzaz gain, Antsoaingo Udalak urtero 35.000 euro bideratzen ditu lankidetzan oinarritutako laguntzak eskaintzeko. Deialdiak urtean bitan egiten dira eta guztira 70.000 euro batzen dituzte.

23-25eko deialdian erakunde eta proiektu onuradunak honako hauek izan ziren:

ANARASD: RASDen Lagunen Nafarroako Elkartea

Saharako errefuxiatuentzako osasunean esku hartzea. Aljeria

MUGARIK GABEKO LANGILEEN ETA TEKNIKARIEN ELKARTEA

Auserdeko wilayan, Saharako Errefuxiatuen Kanpamentuetan, ura kudeatzeko tokiko sistema parte-hartzaile bat diseinatzea eta abian jartzea.

JUAN BONAL FUNDAZIOA

Egoera prekarioan dauden neska eta emakumeentzat lan-aukerak sortzea, Ruandako TVET Ste. Anne de Mugina Lanbide Heziketako Eskolaren bidez.

RODE FUNDAZIOA

Kenyako emakumeen talentua bultzatzea eta helduen lanbide-trebetasunak hobetzea Nairobiko auzo marjinaletan eta landa-eremuko herrixketan, Kibondeni Collegen gauzatutako lanbide- eta enpresa-trebakuntzen bidez. Nairobi. Kenya.

SAREAN, MUJERES EN RED ELKARTEA

Emakume berriak, indarkeriatik aske, Chiapas. Mexiko

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba