2024ko urtarrilak 11

Astebete emakume mendizaleekin Antsoainen

Foto noticia

“Mendian emakumeekin” da Antsoaingo Mendi Eskolak antolatutako astearen izenburua, emakumeek kirol-diziplina horretan duten presentzia ikusarazteko helburua duena.

Urtarrilaren 15etik 19ra sei emakume mendizalek euren esperientzia kontatuko dute Antsoaingo antzokian. Jarduera honen bidez, erakundeak tradizioz gizonak nagusi izan diren esparru batean aritzen diren emakumeei ikusgarritasuna eta ahotsa ematea bilatzen du. Ekimenak belaunaldi ezberdinetako sei emakume bilduko ditu: Uxue Murolas, Patricia Viscarret, Talía Lino, Uxue Loizu, Silvia Vidal eta Igone Mariezkurrena, lehenengo laurak, nafarrak. Hitzaldi guztiak gaztelaniaz izango dira eta Antsoaingo antzokian gauzatuko dira, arratsaldeko 8etan, Igone Mariezkurrenarena izan ezik, Bikupe elkartean 18:00etan egingo dena. Sarrera doakoa da eta leihatiletan eskuratu ahal izango da, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik.

Mendi Astearen hamargarren edizioa, beti bezala, Antsoaingo Mendi Eskolak antolatu du, Antsoaingo Udalaren Berdintasun alorra, Margobi eta Bikupe elkartearen laguntzarekin.

Pablo Eguaras Mendok, Antsoaingo Mendi Eskolako zuzendariak dioenez, “gure eskalada eskolako izen-emateen %64a neskak dira eta horrek esan nahi du zerbait aldatzen ari dela. Hori da Mendi Astea emakumeei eskaini behar geniela pentsatzera eraman gintuen arrazoietako bat. Gure ustez, garrantzitsua da emakumeei ikusgarritasuna eskaintzea, bi arrazoiengatik: alde batetik, hasten ari diren neskek erreferenteak izan ditzaten eta, bestetik, emakume mendizaleek euskarriak eta laguntzak lortu ahal izateko. Izan ere, emakumeentzat babes hori lortzea gizonentzat baino zailagoa da”. Marta Diez Nepal, Antsoaingo alkatearen hitzetan, “Udal honen helburuetako bat herritarren artean kirola eta osasuna sustatzea da. Hori dela eta, badira urte batzuk Mendi Astearen antolaketan laguntzea erabaki genuela. Edizio honetan, Berdintasun arloa modu aktiboagoan inplikatu da uste dugulako garrantzitsua dela kirol-jarduera horretan emakumeak ikusarazten laguntzea, gizonek dituzten euskarri sozial eta ekonomiko berdinak izan ditzaten. Gainera, garrantzitsua da neskek esparru guztietan erreferente femeninoak izatea, baita kirolaren arloan ere”.

Antsoaingo Mendi Eskola

Kluba eskalada eskolarekin batera sortu zen 2012. urtean. Gaur egun 54 bazkide ditu, baina urtean 170 lagun federatzen ditu.

Klubaren jarduerarik garrantzitsuena eskalada eskola da. 73 haur joaten dira bertara, eta horietatik %64a neskak dira.

Antsoaingo Mendi Eskolak, Bihatzekin batera, Nafarroako eskalada lehiaketarik jendetsuena antolatzen du, zeinetan 400 kirolarik parte hartzen duten. Lehiaketa horrek bi egun irauten ditu eta aurten otsailaren 24an hasiko da Antsoaingo rokodromoan.

2023 urtea oso garrantzitsua izan zen klubarentzat, aurrekontu parte-hartzailean rokodromoa handitzeko proiektu bat aurkeztu baitzen. Proiektu hori herritarrek gehien bozkatu zutena izan zen eta 2024an garatuko da, herriak Nafarroako udal rokodromorik handiena izatea ahalbidetuz.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Lapurbide literatur lehiaketa

Lapurbide literatur lehiaketa

Lapurbide Literatur Lehiaketak 36. edizioa beteko du aurten, eta ekainaren 26ra arte egongo da zabalik euskarazko edo gaztelaniazko lanak jasotzeko. Lanek argitaragabeak eta 3...

Imagen Jaietako kartel lehiaketa

Jaietako kartel lehiaketa

Antsoaingo Udalak aurtengo jaietako kartelak aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lehiaketa bi kategoriaz osatuta dago: 14 urtetik beherakoena, herriko haurrentzat soilik, eta 15 u...

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba