Idaki irisgarriagoa
Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...
Martxoan eta maiatzean, Antsoaingo etorkizuna definitzeko prozesu parte-
hartzailearen markoan, udalak hiru jardunaldi informatibo antolatu ditu. Ekitaldi
horietan, aholkularitza-enpresa espezializatuek herritarrentzat funtsezkoak diren gaien
inguruko azterlanak aurkeztuko dituzte: beheko solairuan kokatutako etxebizitzak,
kirol-instalazioak eta espazio publikoa.
Saio bakoitzean landutako memoria teknikoak aurkeztuko dira, eta ondoren herritarrei
irekitako eztabaida-guneak antolatuko dira. Helburua esparru bakoitzean bideragarriak
diren aukerak ezagutzera ematea da, herrian bizi diren edo herriaz gozatzen duten
pertsonek Plan Estrategikoaren garapen prozesuan proposamenak egiteko aukera izan
dezaten.
Jardunaldien egutegia:
Martxoak 20 | Beheko solairuan dauden etxebizitzak
Lekua: Osoko Bilkuren Aretoa
Gaia: Etxebizitza mota horiek arautzeko eta optimizatzeko proposamenak
Martxoak 27 | Kirol-instalazioak
Lekua: Udal Antzokia
Gaia: Kirol-azpiegituretarako aukerak, mugak eta erronkak
Maiatzak 8 | Espazio publikoa
Lekua: Osoko Bilkuren Aretoa
Gaia: Gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-iraunkortasunarekin lotutako
irizpideak hiri-plangintzan
Jardunaldiak arratsaldeko 18:00etan izanen dira. Zure zain gaude!
Ander Quesada Ruizek eta Pedro Miguel Egui Agerrek kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko azken lanak bertatik bertara ezagutu zituzten atzo, alkatearekin eta Kirol arloko tekn...
Arturo Campión kaleko 8. zenbakian zegoen pentsio zaharrean egokitutako etxebizitzek logela batetik hirura dituzte, eta hileko errentak 263,56 eta 624,48 euro artekoak dira. ...
Antsoaingo elkarteek eta erakundeek beren proposamenak aurkezteko epea amaitu delarik, irailaren 1etik 6ra herri bozketa eginen da irailaren 17an Antsoaingo jaiak iragar...